XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berandu

Zergatik berandutu naizen, diozu?

Betikoa! eskolatik irten bezain laster, etxera abiatu aurretik erosketak egin behar izan ditudalako!

Etxera heldu eta bost minutu geroago, aita, beti bezala, egongelan sartu da egunkaria irakurtzera.

Ikusi beharko zenuke zein haserre jarri den, harrikoa egin gabe zegoelako.

Oihuak ez entzutearren, askaldu baino lehen, harrikoa egiten jarri naiz.

Ordu laurden bat ez zen pasa izango nire neba agertu denean, oinetakoak erabat lohiturik.

Gelaraino sartu da, ea lagunekin jolasean jarraitu ahal zuen baimena eskatuz.

Aitaren baimena jaso ondoren oso pozik joan da, baina nik garbitu behar izan ditut bere oinetako aztarnak.

Ama lanetik etorri denerako, aitak egunkariarekin bukatu du eta kanpora joan da, ez dakit zer egitera.

Ama, nekatuta egon arren, afaria prestatzen eta garbiketak egiten hasi da.

Gero ea zurekin geratu naizen galdetu dit eta nik baietz esan diot, baina egia esan, egindakoa eginda, gogorik gabe natorkizu...

Hizkuntza zorrozten

Txitxi patsetan bizi

Arnasa hartzeko denborarik gabe

Kolperik ez jo

Aurreko esamoldeak erabiliz, sor itzazu hiru esaldi desberdin eta istorio baten barruan sartu.